| Nola hartu parte?
Hiritar ekimen hau, ideologia ezberdinetako euskal hiritarrek
osatzen duten talde irekia da. Hiru oinarri amankomun eta eratzaileen
inguruan biltzen gara:
1. modu aktiboan terrorismoari aurre egiten,
edozein molde, jatorri eta intentsitate agertuta ere.
2. Terrorismoaren eta biolentzia politikoaren biktima guztien
alde egiten.
3. Zuzenbide Estatuaren jarraipena defendatzen, Konstituzio
eta Autonomia Estatutuetan gauzatzen dena, hain zuzen ere.
Ekimen honetako partaide izateko nahikoa da
adierazitako hiru oinarriekin bat egitea eta bakoitzak ahal
duen neurrian parte hartzea helburu hauek zabaltzeko burutzen
diren ekintzetan.
Ekimen honek sortu eta lan egiten du Euskal
Autonomia Erkidegoan oinarrizko askatasunak eta giza eskubideak
arriskuan daudelako, bereziki abertzale ez diren hiritarrentzat,
ETAren terrorismoagatik eta bere inguruko taldeengatik, legezkoak
izaki batzu, legez kanpokoak beste batzu. Baina askatasunaren
atzerakada honek badu beste arrazoirik: abertzaletasun etniko
eta xenofoboaren gorakada erakunde abertzaleen artean batetik,
eta Ibarretxeren Gobernuak terroristen aurrean egindako klaudikazioa
bestetik, ez baitu guztiontzat gobernatu eta ez du bermatzen
jakin izan oinarrizko eskubide eta askatasunak, honetarako tresna
politiko eta polizialak izan baditu ere.
Jakin badakigu, Euskal Auotnomia Erkidegoan
milaka pertsonek jasaten dituztela intimidazio, estorsio, txantaia,
eraso edo heriotzezko atentatu kanpainak, euren buru, familia
eta ondasunen aurka. Eraso txikiago bezala jotzen diren eraso
gehienak zigor gabe geratzen dira polizia eta justiziaren motelkeriagatik
edota zuzenbidezko martingalengatik. Terrorismoari aurka egiteagatiik
ezagutua den edozein, alderdi politiko konstituzionalista baten
kide izateagatik edota abertzaletasun radikalen erabilkeriak
kritikatzeagatik ezaguna den edonor izan daiteke eraso baten
biktima.Une honetan milaka dira egoera honetan bizi diren gizon-emakumeak.
Halere ETArekin zoritxarrez topo egitea nahikoa da hildakoen
eta zaurituren zerrendak haunditzeko.
Basakeria hauen egileen aurka gizarte mobilizazioa
bultzatzeko sortu ginen, biktimen alde lana egiteko eta agintariei
esijitzeko legea betearazi dezatela, zuzenbidezko estatua errsopetatuz.
Terrorismoaren kritika etikoa ezinbestekoa dela uste dugu, baina
ez da nahikoa; kritika politikoa ere beharrezkoa da, kritika
politiko bezala ulertuz demokrata guztientzat beharrezkoak diren
balio amankomunsak -giza eskubideak adibidez- zein partiduko
kide diren kontutan izan gabe. Azken finean, terrorismoa bentzituko
delako politika egokia garatzen denean.
Kontua ez da terroristei gelditu daitezela
eskatzea, krimen gehiago egin ez dezaten legezko bitarteko guztiak
erabilitzea baizik. Eta horretarako nahi eta nahitaezkoa da
hiritarron mobilizazioa: ez bakarrik terrorismoa salatzeko eta
beronen biktimak kontutan hartzeko, baita kalea berreskuratzeko
ere -terrorismoaren lagunek lapurtutakoa orain dela askotxo-
eta instituzioei gogoraraztea zeintzu diren euren betebeharrak.
Gure artean badira independienteak eta baita
alderdi politikoetako kideak, sindikatuetakoak,eta zenbait talde
zibikoetakoak ere bai. Guztiok aritzen gara bertan modu pertsonalean,
inolako kolektiborik ordezkatu gabe. Ehundaka pertsonek parte
hartu dute momenturen batean guk proposatutako ekintzetan, zinadurak
jasotzen eta agiriak zabaltzen edo manifestazioak prestatzen.
Taldeak, kontsensu bidez hartzen ditu erabakiak,
mobilizazio ekintzen proposamen ezberdinak aztertuz ekimen bat
onartu arte, eta gero onartutakoa burutzen saiatzen da. Behin
proposamen bat onartuz gero, hiritar gehiagoren babesa eskatzen
dugu. Horrela, 2000. urteko Irailaren 2an Donostian egitekoa
zen manifestaldiari buruz argitaratutako aldarrikapenak bi astetan
bere alde sei mila sinadura baino behiago lortu zituen, eta
bertakoa izanik izen eta abizenekin ezagutua izateak arriskuak
dituen arren, bertako lau mila gizon emakume ausartu ziren sinatzera.
Manifestaldia antolatzetik sortutako gastuak oradintzeko laguntza
pribatuek ere gure aurrikuspen onenak ere gainditu zituzten.
¡Basta Ya! Hiritar ekimenak ez ditu
alderdi politikoak ordezkatu nahi, ezta nor gehiagokan ibili
ere beste talde zibiko edo pakezaleen aurka lehentasuna irabazteagatik.
Talde guztiek dute lan arlo berezia eta propioa. Lehenago adierazitako
izaera ireki eta plurara gordetzeko asmoz, ez dugu sortu antolaketa
profesional eta jerarkizaturik. Ez dugu batzorde zuzendaririk,
beharrezkoa iruditzen zaigunean iritzi publikoaren aurrean baimendutako
borzeramaileak izendatzen ditugu guztion artean besterik gabe.
Oinarri zehatzak ditugu lana egiteko, batetik,
eta esan bezala, ez ditugu alderdi politikoak ordezkatu nahi,
ez dugu beste talde zibikoekin norgehiagoka egiten, gure lana
ekintza proposamen zehatzetara mugatzen dugu, terroristek markatzen
duten agendatik kanpo. Honek esan nahi du atentaturik gertatu
gabe, terrorismoaren aurka protesta egingo dugula. Eta atentaturik
gertatuz gero, ohiz beste talde edota instituzioek deitzen dituzten
mobilizazioekin bat egiten garela.
Hiritar partikularren diru laguntzekin ordaintzen
dira ekintza guztiak, eta Konstituzioaren eta Estatutuaren alde
egin zen 2000. urteko irailak 23ko manifestaziorako Miguel Angel
Blanco Fundazioaren subentzioa ere jaso genuen. Beste modutan
lagundu izan digute zenbait talde zibikok, hala nola Gregorio
Ordoñez Fundazioak, Manos Blancas, eta Denon Artean taldeek
hain zuzen. Une honetan, Europar Legebiltzarrak ihaz aho batez
eman zigun saria ere badugu. 50 000 euro jaso ditugu Giza Eskubideen
defentsan Shajarov Saria irabazteagatik.
Hiritar Ekimen honen desiorik handiena desagertzekoa
litzateke. Ez balego eraso edo heriotz arriskuan ez gizon, ez
emakumerik, ideia edo nortasun arazoengatik, eta Zuzenbidezko
Estatua Euskadin modu normal batean funtzionatuko balu gure
lana soberan legoke. Baina ordu arte, terrorismoak gure bizitza
publiko eta pribatua mehatxatzen duen bitartean, eta etangabe
biolentzia eta estorsioak erasaten digun bitartean, Basta Ya
Hiritar Ekimenak lan egingu du hiritargoa mobilizatzeko beharrezkotzat
jotzen duen baikoitzean. |